Kontzentrazioa deitu du gaurko CCOO sindikatuak, lan istripuak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 29a, 02:00

CCOO sindikatuak kontzentrazioa deitu du gaurko, lan istripuak salatzeko. Joan den ostegunean lan istripua izan zen Zaharren Egoitza haunditzeko obretan. 20 urteko Portugaleko gizonezko bat 5 metroko altueratik erori zen, CCOOek azaldu duenez. Kronikak jakin ahal izan duenez, gizonezkoak hanka eta eskumuturra hautsi ditu istripuaren ondorioz.

Lan baldintzak
Sindikatuak salatu du konstrukzioan dauden lan baldintzak: «etenik gabeko lana egiten da konstrukzioa bezalako lan arriskutsuetan eta etorkin gazteak bezalako gizarte sektoreak behartzen dituzte beren bizia etengabe arriskuan jartzera. Sektore honek jaso duen prebentzio heziketa urria eta komunikatzeko dituzten arazoek ekartzen dituzte, horrelako istripuak». Horrekin batera dio «konstruktorak erosoago sentitzen» direla istripuak etorkinek izaten dituztenean, «beste herrialdeetan bizi diren senitarkoek zailtasunak izango baituzte prozesu judizial bat hasteko». CCOOk gizarte estrukturako arazo baten aurrean gaudela dio, eta instituzioen jarrera salatu du, «oraindik ere inspekzioak eta fiskalen ekimenak eskasak direlako. Ez dago ereduzko zigorrik erakusten duena, lan istripu baten atzean prebentzio arloko huts egitea dagoela». Kontzentrazioa gaur eguerdiko 12:00etan izango da, Gudarien plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!