HERNANIKO senior mailako Teklan taldeak galdu egin du asteburuan La Salle talderen kontrako partidua, 45 eta 63. Denboraldiko aurreneko partidua izan dute hernaniarrek eta nahiz eta aurretik hasi La Sallekoak nagusitu ziren. Aurreneko laurdena markagailua etxekoen alde zela bukatu zen, baina bigarren eta hirugarren laurdenetan La Sallekoek eraso gehienetan asmatu zuten. Azken laurdenean, dagoeneko ezer galtzeko ez zela, jokaldietan arriskatu ziren hernaniarrak eta behintzat markagailuan aldea txikitzea lortu zuten. Kontuan izan behar da La Salle taldea joan den denboraldian mailaz igotzeko borrokan aritu zela; eta hernaniarrak hasi berriak direla. Taldearen arduradunek talde polita osatu dela uste dute eta lan eginda emaitzak etorriko direla nabarmendu dute.