Astigarragako AEKko eskaintza

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 28a, 02:00

Astigarragako AEK ere matrikulazio kanpainan da eta hori dela eta Astigarragako Udalak herritarrak animatu nahi ditu euskara ikastera. Udalak jakinarazi du matrikula ordaintzeko diru laguntza jaso ahal izango dutela izena ematen dutenek, matrikularen %40 eta % 75 artean. Eskaintza zabala da Astigarraga AEKn dagoena: euskara hobetzeko taldea, ikasten hasi nahi dutenentzako taldea, autoikaskuntza sistema, azterketak prestatzeko talde bereziak (HABE 1, 2, 3; EGA; IVAP; Irale nahiz Osakidetzakoak), eta hitz egiteko eta zalantzak argitzeko klase orduak. Informazio gehiago: 943 55 73 54.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!