Gabonak bitartean izango diren ikastaroen eskaintza

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 28a, 02:00

Hernani Institutuan ikastaro ezberdinetan izena emateko aukera dago. Ikastaroak Gabonak bitartekoak izango dira. Alde batetik Goi Mailako Zikloetarako sarbide froga prestatzeko ikastaroa dago aukeran, baita Instalatzaile elektrikoen karneta ateratzeko ikastaroa ere. Lanean dabiltzanentzako beste ikastaro hauek daude aukeran: CAD 2 D Autocad 2007; Mekanizazio teknikak; Krokisazioa; CAD 3 D Modelaketa eta planoak; Etxeko montajeak. Korronte eramaileak; Automatismo elektrikoak; Instalatzaile elektriko karneta eskuratzeko kurtsoa; Etxebizitzetako instalatzaile karneta eskuratzeko kurtsoa; Montaje domotikoak. Bus EIB; eta Programatu daitezkeen oinarrizko automatismoak. Langabetuek ere ikasteko aukera izango dute Hernani Institutuan, izan ere, Mekanizatu ikastaroan antolatu dute. Ikastaroa bukatzen praktikak egiten dira enpresetan. Matrikula irailaren 30, asteartea, aurretik egin behar da. Informazio gehiago: 943 551 188 edo www.hernanibhi.com .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!