Helduen Hezkuntza Zentroan (EPAn), ordenadore gela eta liburutegia zabalduko dituzte herritarrentzat, astelehenetik aurrera. Zerbitzua debalde da eta adin nagusikoek erabili dezakete. 12 ordenadore, liburuak, programa ezberdinak ikasteko autoikaskuntza materiala eta interneten nabigatu ahal izateko Wi-Fi gunea dira zerbitzuetako batzuk. Zerbitzua erabiltzeko bertara joan eta erabiltzaile txartela eskuratu besterik ez da egin behar. Helduen Hezkuntza Zentroa, Antziolako 62 zenbakian dago. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara. Informazio gehiago: 943 33 53 18.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!