Gaur aurrekontu parte hartzaileetako bilera izango da: Bileran Kirola, Zerbitzuak eta Hirigintza sailekin zerikusia duten ekarpenak jaso nahi dituzte. Bilera irekia da eta Hernaniko udal gobernuak dei egin die hernaniarrei bilerara joan daitezen. Bilera arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean. Bestalde, www.hernani.net web-gunean ere egin daitezke ekarpenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!