Osiñaga auzoan urtero bazkaria egiten dute Arriatsun. Berez urriko bigarren asteburuan zuten egitekoa, baina atzeratu egin dute. Jakinarazi dutenez, urriaren 19an egingo dute. Izena emateko honako telefono zenbaki honetara deitu behar da: 652 758 952 (Arantxa).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!