Aritz Sound System gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 28a, 02:00

Musika entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Tilosetan. Izan ere, Igandeko Sargoriak izenburuko saioekin jarraituz, Aritz Sound System izango da musika jartzen. Musika beltza entzun ahal izango da: reggae-a, rap-a, soul-a, funk-a, afro-brasildar doinuak, beste batzuen artean. Arratsaldeko 18:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!