Yone Boutiquek merezitako garaipena lortu zuen ligako lehen partiduan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 28a, 02:00

Yone Boutique    4

Denak Taberna  1

Bukatu bezala eman dio hasiera denboraldi berriari Yone Boutiquek, garaipena lortuz. Azken emaitza 4-1 etxekoen alde. Nahiz eta markagailuan atzetik hasi, 5garren minutuan gola jaso baitzuten, taldea ez zen urduri jarri eta pixkanaka-pixkanaka jokoan nagusitzen hasi zen markagailua berdintzeko asmoarekin. Baita lortu ere. Atsedenaldira joaterako markagailuan banakoa ikusi zitekeen. Oso bestelakoa izan zen bigarren zatia. Mutilak kontzentrazio haundiarekin atera ziren pistara eta kanpokoen gainetik pasa ziren, 3 gol lortuz. Atzekaldean hutsik egin gabe iblli ziren bigarren zati osoan, hortaz azken emaitza markagailuan 4-1. Yone Boutiquek hasieratik ateratako bostekoa honako hau izan zen: Julen, David, Iban, Rober eta Iosu; ordezkoen aulkian, berriz: Paco, Igor, Luty, Asier, Javi eta Miguel. Aipatu behar da golak binaka egin zituztela jokalariak atzokoan, Pacok 2 eta Miguelek beste 2. Hau guztia dela eta gogotsu dira taldeko jokalariak urteko lehen irteeraren aurrean, hurrengo asteburuan Pasai Donibanen jokatuko baitute Easo taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!