Juan Mari Arzak Txantxangorri elkartean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 28a, 02:00

OSTIRAL gauean Txantxangorri elkartean 25garren sagardo txapelketa izan zen. Ospakizun berezia zenez Juan Mari Arzak gonbidatu zuten. Zinemaldiko izar guztiak utzi eta Hernani aldera etorri zen eta Txantxangorrin sukaldatutako bakailua probatu zuen. Sagardo txapelketan aurrena Astiazaran izan zen; bigarrena, Bereziartua; hirugarrena, Herrerua; eta laugarrena, Barkaiztegi. 25 urte hauetako erregularitate saria ere eman zuten: aurrenekoa, Herrerua izan da; bigarrena, Barkaiztegi; hirugarrena; Rufino eta laugarrena, Altzueta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!