Eusko Alkartasunak banketxearen aurkako erasoa salatu du

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 28a, 02:00

EUSKO Alkartasunak larunbat gauean Banco de Vasconia-ren aurka izandako erasoa salatu du, prentsa ohar baten bidez. Dioenez, «herri honi proiektuak inposatu nahi dizkiotenek, berriz ere, indarkeria erabili dute», eta adierazi du, «herri honetan inposaketak soberan» daudela. EAk «garbi utzi nahi du Ezker Erradikalak duen proiektu totalitarioa ez dela garaile aterako», eta bukatzeko aipatu du, «Euskal Herriak eta Hernanik bere etorkizuna giza eskubideetan eta askatasunean oinarritu behar dituztela».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!