MENDIRIZ mendik antolatuta, Mugarri Eguna izan zen atzokoan. Eguraldi bikaina lagun jende dexente animatu zen ibilaldia egitera, gehienak haur, gaztetxo eta gurasoak. Haurren ibilbidea Errenteriko Listorretatik hasi zen eta Susperregi eta Urdaburu Txikin barrena Ugaldetxon bukatu zuten. Helduek ibilbide luzeagoa egin zuten, hasi Antxistatik eta Adarraren atzeko bidean barrena Ugaldetxoraino. Ibilbidean zehar Elduain, Urnieta eta Hernaniko mugak ikusi ahal izan zituzten.