Merkatariek teknologia berriak ezagutzeko aukera izango dute

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

Merkatariek teknologia berriak ezagutu ditzaten, ikastaroak eta mintegiak antolatu ditu Eusko Jaurlaritzako Industri, Merkatal eta Turismo Sailak.Ikastaro eta mintegien helburua da, euskal merkatariek ikastea beraien negozioetan teknologi berriak nola erabili ditzaketen. Guztira bost ikastaro eta mintegi izango dira: mintegi estrategikoak (bi ordutako mintegiak), hezkuntza on line jasotzeko aukera (10 edo 20 ordutako kurtsoak), merkataritzan dauden berrikuntzei buruzko mintegia (2 ordutakoa), merkataritzan dauden kalitate zirkuluei buruzko mintegia (2 ordutakoa) eta azkenik, berdintasunari buruzko mintegia (2 jardunaldi). Ikastaro eta mintegi hauek dohainik izango dira. Kurtso eta mintegi hauei buruzko informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek www.dendanet.com web orrian egin dezakete. Honetaz gain, 943 456 333 (Gorka) edota 900 500 900 telefonora deitu dezakete. Bestalde, jakin arazi nahi izan dute merkatariek edozein motako zalantzak argitu nahi badituzte Merkataritzako Laguntza Teknikoko Kabinetea doanekoa dela eta gorka@aega.es-era idatzi besterik ez dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!