Sagardo onena Petritegi sagardotegikoa izan zen

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

astigarragako Petritegi sagardotegiak irabazi zuen atzo Kizkia Taldeak antolatutako sagardo lehiaketa. Lehiaketa lau egunetan egin dute eta guztira Gipuzkoa osoko hemeretzi sagardotegik hartu dute parte. Atzoko finalera ordea, sei besterik ez ziren pasa: Barkaiztegi, Gurutzeta, Gaztañaga, Petritegi, Lizeaga eta Ordozelai. Aurtengo sagardo onena, irabazlea, Petritegi sagardotegikoa izan da, 132 punturekin. Petritegik lehiaketa irabazten duen hirugarren aldia da. Bigarren postua berriz, Lizeaga sagardotegiarentzat izan zen 128,5 punturekin. Hirugarren Ordozelai izan zen 124,5 punturekin eta laugarren Gaztañaga 124 punturekin. Bosgarren eta seigarren Barkaiztegi eta Gurutzeta sagardotegiak izan ziren, punturik gabe, sagardogileak ez baitziren finalera agertu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!