Yone Boutiquek gaur jokatuko du lehen partidua, lehen aldiz bigarren mailan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

Taldeak bi jokalari berri izango ditu eta aurkari Denak Taberna izango du.

Yone Boutiquek gaur emango dio hasiera liga berriari. Aurkari Denak Taberna izango du eta partidua kiroldegian izango da, arratsaldeko 16:30etan.

Bigarren maila

Joan den urtean liga ezin hobea jokatu ondoren, hernaniarrak 3. mailako txapeldun izan ziren. Ondorioz, eta lehen aldiz, aurten 2. mailan jokatuko dute. Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan, «kategori berri bat izango da eta partiduak zailagoak izango dira; beraz, denboraldi on bat egin nahi badugu, lan handia egin beharko dugu».

Taldea

Bi jokalari berri izango ditu taldeak. Alde batetik atezaina, Garikoitz Sestelo, joan den urteko Alberto ordezkatuko duena; eta bestetik, Asier Giraldo. Entrenatzaileak adierazi duenez, «joan den urteko jokalariekin eta berriekin talde on bat osatu dugu, nahiko jokalarirekin, hortaz, partidu guztiei aurre egiteko moduko taldea da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!