Hernani Asoleus donostiarren aurka gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

Gorengo mailakoek Ondarrun jokatuko dute eta emakumeen taldea berriz, Errenterian izango da.

Bigarren Regionalean sortu berria den Hernaniko senior taldeak Donostiako Asoleus taldearen aurka jokatuko du bihar, 18:00etan, Zubipen. Hernaniko taldea 7garren dago oraintxe sailkapenean eta Asoleus 8garren. Orain arte bina partidu jokatu dituzte eta batak zein besteak jokatutako biak galdu egin dituzte. Hernaniko taldea hasi berria da eta helburu apalak dituzte aurtengo denboraldirako; besteak beste, taldea sendotzea. Joan den larunbatean Donostiako Axular-Lugaritzen aurka jokatu zuen hernaniar taldeak eta 4-0 galdu zuen.

Emakumezkoen ligako partidua Errenterian

Emakumeen taldea Errenteriara joango da gaur, bertako Touring taldearen aurka jokatzera. Touring taldea lehenengo dago sailkapenean 6 punturekin eta jokatutako bi partiduak irabazita. Hernani taldea berriz, hirugarren postuan dago, 3 punturekin jokatutako bi partiduetatik bat irabazi eta bestea galduta. Partidua gaur, 17:30etan, Errenterian. Joan den larunbatean etxean jokatu zuen taldeak Añorgako taldearen aurka eta 1-2 galdu zuen bisitarien aurka. Denboraldia ondo hasi arren, larunbatean, etxean jokatutako lehenengo partiduan, añorgarrek irabazi zuten.

Ondarru-Hernani; partidu zaila gaur

Gorengo mailan, Hernanik etxetik kanpo jokatuko du, Ondarruko Aurrera taldearen aurka. Sailkapenean biak ala biak ibilbide beretsua egin dute. Hiruna punturekin daude oraintxe bertan, eta jokatutako bi partidutik bat irabazi eta bestea galdu egin dute. Partidua gaur, 17:00etan, Ondarrun. Arduradunen esanetan, partidu gogorra espero dute Ondarruko taldea indartsu samarra delako eta denboraldia fuerte hasten dutelako normalean. Joan den larunbatean indartsu aritu zen Hernaniko taldea etxean, Hondarribiaren aurka, eta 2-1eko emaitzarekin irabazi zuen talde txuri-berdeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!