Bola txapelketa gaur Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

Urnietako jaiak direla eta, bola txapelketa izango da gaur. Zita goizeko 9:30etatik 11:00etara Urnietako bolatokian. Sariak honako hauek izango dira: Lehenengoarentzat 60 euro eta urdaiazpiko bat; bigarrenarentzat 50 euro; hirugarrenarentzat 40 euro; laugarrenarentzat 30 euro eta lehen urnietarrarentzat urdaiazpiko bat. Bestalde, bihar ere izango da bola tiraldia. Hitzordua Legazpin, goizeko 10:00etatik 11:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!