Erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan. Guztira lau partidu jokatuko dira. Lehenengo partiduan, Martinez II eta Baleztenak Ibarzabal eta Etxezabalen aurka jokatuko dute, 35 tantura. Estelarrean, Ezkurra eta Etxeberria IIk Bitoria, Altuna I eta Urrutiaren aurka jokatuko dute, 40 tantura. Hirugarren partiduan, Zeberio IIk eta Agirrezabalak Altuna II eta San Miguel izango dituzte aurkari, 40 tantura. Azken partiduan berriz, Uterga eta Gazteluk Agirresarobe eta Badiola izango dituzte aurkari, 30
tantura.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!