Senior eta katedeek gaur hasiko dute saskibaloi denboraldi berria

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

Hernaniko saskibaloiak hiru talde federatu izango ditu denboraldi berrian: seniorrak, juniorrak eta kadeteak.

Saskibaloi taldeko senior eta kadeteek 2008-2009 denboraldiari hasiera emango diote gaur. Seniorretan, TEKLAN LASER H.K.E talde hernaniarrak La Salleren aurka jokatuko du lehen partidua, gaur arratsaldeko 18:30etan, Kiroldegian. Kadeteek ere gaur jokatuko dute lehen partidua, Arrasateren aurka, etxetik kanpo, eguerdiko 12:00etan.

Hiru saskibaloi talde

Joan den urtean baino saskibaloi talde bat gehiago izango du Hernanik, hiru alegia. Guztiek Gipuzkoako ligan jokatuko dute. Talde nagusia seniorrena izango da eta Lehenengo Erregionalean jokatuko dute. Joan den urteko denboraldian Lehenengo Erregionaleko talde bat erretiratu zen eta Hernaniko taldeak hartu zuen hauen lekua. Hamabi jokalariz osatutako taldea izango da eta hiru jokalari berri ditu. Bigarren taldea juniorrena da. Junior kategoriako lehen mailan jokatzen dute eta hamar jokalarik osatutako taldea da. Aurtengo nobedadea berriz, kadeteen taldea da, joan den urteko infantil taldetik sortua. Guztira hamar jokalarik osatzen dute taldea eta kadete kategoriako ligan bigarren mailan jokatzen dute.

Denboraldiko helburuak

Saskibaloi taldeko entrenatzailea den Rogeliok Kronikari adierazi dioenez, «senior eta kadete taldeen helburua denboraldi ona egin eta maila mantentzea izango da. Juniorren helburua berriz, mailaz igotzea izango da».

Entrenamenduak

Junior eta kadeteek astean hiru aldiz entrenatzen dute. Seniorrek berriz, normalean, astean bi sesio egiten dituzte.

Aurkari indartsuak

Aurtengo denboraldian, Hernaniko taldeen aurkari indartsuenak hauek izan daitezke: Easo, Azpeitiako Iraurgi, Arrasate eta La Salle. Hauetako bi talde hernaniarren aurkari izango dira gaurkoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!