Hernaniko kiroldegian egokitze lanak egiten ari dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

Hernaniko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du hasiak direla kiroldegiko egokitze lanak. Besteak beste, gimnasioa haunditu eta tenis pista zaharrean gelak egokituko dituzte. Lanak urriaren 6ra arte luzatuko dira eta gimnasioa ezin izango da ordura arte erabili. Gimnasio ederra Dagoeneko hasi dira kiroldegiko gimnasioan tatamia tokiz aldatzeko lanak eta urriaren 6ra arte luzatuko dira. Ondorioz, lehen tatamia zegoen espazioa gimnasioa izango da aurrerantzean, eta beraz, gimnasioa haundiagoa izango da. Lanekin gimnasioak 600 metro karratu izango ditu eta Gipuzkoako haundienetako bat izango da. Gainera, makina berriak jartzeko asmoa dute. Beste aldaketak Lan hauekin batera, tenis pista zaharrean hiru gela egokituko dituzte zoru sintetikoa, ispiluak eta abarrekin. Gela hauek urritik aurrera erabiltzeko moduan izango dira; beraz, zenbait ikastaro urrian hasiko dira. Udal Kirol Patronatuak adierazi du egokitze lanen helburua zerbitzu hobea eskaintzea dela eta barkamena eskatu nahi izan die erabiltzaile eta bazkideei sortu daitezkeen eragozpenengatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!