Ainara Ortega-Iñaki Salvador Quartet gaur Leokan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

jabetze Eskolak hastear daude eta ikasturte berria inauguratzeko gaur kontzertua izango da Leoka labaderoan, arratsaldeko 20:30etan. Bertan, Ainara Ortega-Iñaki Salvador Quartet bikote ezaguna izango da; Iñaki Salvador pianoa jotzen eta Ainara Ortega kantuan. Bikoteak betiko abesti ezagunak eskainiko ditu. Musikaz gain, Ana Pimenta ere bertan izango da ekitaldirako propio aukeratutako emakumeei buruzko poemak irakurtzen. Jabetze Eskolak Jabetze Eskolak Berdintasun Sailak antolatutako ikastaroak dira, emakumeei eskainiak eta helburu dutenak, emakumeak bere buruaren jabe sentitu eta izatea. Badira urte batzuk hainbat ikastaro eskaintzen direla. Hain zuzen ere, aurtengo ikasturteari sarrera emateko da gaurko kontzertua. Kontzertua atzeratua Kontzertua irailaren 13an egitekoa zen baina eguraldiak ez zuen lagundu eta bertan behera utzi behar izan zuten. Beraz, gaur, eguraldiak lagunduz gero, kontzertua izango da Leoka labaderoan, arratsaldeko 20:30etan. Euria egingo balu, kontzertua Biteri kultur etxean egingo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!