‘Astoan bila’ taldeak irabazi zuen atzo futbito txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 28a, 02:00

ASTOAN Bila Hernaniko taldeak irabazi zuen atzo amnistiaren aldeko futbito txapelketa. Txapelketa egun osoan jokatu zen atzo Zubipen, eta eguraldia lagun, jende dexente animatu zen parte hartzera. Guztira 18 bat talde osatu ziren, gutxienez 7 lagunekin osatutakoak. Inguruko herrietatik etorri zenik ere izan zen, eta haur eta helduz osatutako taldeak ere osatu ziren. Eguerdian denek elkarrekin bazkaldu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!