Mugarri Eguna antolatzen du aspalditik Mendiriz Mendi elkarteak Hernanin. Eguna aprobetxatzen dute mendi buelta ederra egin eta Hernaniko mugak eta mugarriak ezagutzeko. Horretarako, bi mendi buelta antolatzen dituzte, mendiko guardarekin batera, bata gazteena, bestea helduena. Batzuek Errenteria aldetik eta besteek Elduain aldetik ekingo diote ibilbideari; Ugaldetxon bukatuko dute denek. Gazteak Urdaburun barrena, Ugaldetxora Gazteak Errenteriako Listorreta parketik abiatuko dira; handik Susperregira igo eta handik Malmazarreko gainera. Malmazarretik Angeliturri eta Pagosardeko lepoan barrena, Urdaburu Txikiren azpikaldetik pasa eta Lizarregiko lepora joko dute; bertan egingo dute hamaiketakoa. Handik Soñegiko errekara jaitsiko dira; eta gero, Aparrainsoron barrena, Ugaldetxora ailegatuko dira. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Hernanitik, Urbieta kaletik, autobusean, Listorretaraino. Hiruzpalau or-duko buelta egingo dute; 13:00ak aldera Ugaldetxon izango dira.
Helduak Antxistatik Ugaldetxora
Helduak Antxistatik abiatuko dira, Elduain, Urnieta eta Hernanik bat egiten duten parajetik eta Adarraren atzeko bidetik etorriko dira Ugaldetxora.
Antxistatik Kartola aldera joko dute, bertan dagoen ustezko zubi erromatarraren ingurura; Kartolatik Urmendi aldera egingo dute eta Urmenditik, Olazarren barrena, Ugaldetxora iritsiko dira.
Goizeko 07:30etan abiatuko dira helduak Hernaniko plazatik eta mendiko ibilgailuan eramango dituzte Antxistaraino. Deialdia irekia da eta nahi izanez gero, ordu horretan plazara joan besterik ez dago.
Antolatzaileen esanetan, helduen mendi buelta egiteko, prezisoa da mendiko botak eramatea eta sasoian egotea, buelta ez baita erraz-erraza.