Amnistiaren aldeko futbito txapelketa izango da gaur Zubipen. Goizeko 09:00etan hasita talde ezberdinen arteko partiduak izango dira, ligaxka moduan. Eguerdian, bazkaria izango da jokalarientzat eta baita gerturatzen direnentzat ere. Arratsaldean, eliminatoriak jokatuko dira eta 18:00ak aldera finalak. Partiduak 7 laguneko taldeen artean jokatuko dira. Egun osoan zehar taberna izango da, janari eta edariekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!