‘Iñaki Salvador-Ainara Ortega Quartet’-en emanaldia gaur Leokako labaderoan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 27a, 02:00

Iñaki Salvador-Ainara Ortega Quartet taldearen kontzertua izango da gaur Leoka labaderoan. Berez irailaren 13an zen egitekoa emanaldia, Jabetze Eskolen ikasturte berria aurkezteko, Berdintasun Arloak antolatuta, eta euria zela-eta, atzeratu egin zen. Kontzertua arratsaldeko 20:30etan izango da, Leokako labaderoan. Euria egingo balu Biterin egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!