Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Marisol Yaben argazkilariak ‘Bertoko euskal arrazak’ izeneko erakusketa du gaurtik aurrera ikusgai Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan, Donostiako San Juan kalean, 27 zenbakian, Alberto Fernández-Ibarburu aretoan. Erakusketan euskal arrazakoak diren abere gehienek gaur bizi duten egoera larria islatu nahi du. Urriaren 15era arte, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 17:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!