Bertso Eskolan izen eman nahi dutenek gaur izango dute aukera. Ikasturtea Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerako umeei dago zuzendua. Ikasturte hasieran, berriak diren umeentzako lehen pausua bertso mundua ezagutzea izango da. Ondoren, bertsoak idazten hasiko dira eta azkenik, bertsotan ikasiko dute. Izen ematea arratsaldeko 17:00etatik aurrera egin ahal izango da Biteri kultur etxean. Helduentzako izen emateko eguna aurrerago izango da.
Izen ematearen ondoren, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariekin bertso saio berezia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!