ZINKOENEAko obrak direla eta, hainbat bide aldaketa egin dira, izan ere, lanak Txirrita kalea eta Kale Nagusia elkartzen diren lekura iritsi dira. Beraz, Galarreta eta Sorgintxulo aldetik Zinkoeneara dijoazen automobilek ezin izango dute Karabel, Zikuñaga eta Astigarraga aldera dijoan bidea hartu. Norabide horretatik datozen automobilek aukera bakarra izango dute: Txirrita kalean barrena Elkano kalera joatea. Beraz, Astigarraga, Karabel eta Zikuñagara joan nahi dutenek Hernaniko sahiesbidetik joan beharko dute, errepide berritik. Hau da, Hernani kanpokaldetik, Urnieta aldera dagoen errontondan barrena, Hernaniko sahiesbidean sartu beharko dute, Karabel, Zikuñaga eta Astigarragara joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!