Unai Fano hernaniarra da herenegun Frantzian atxilotuetako bat

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 25a, 02:00

Herenegun Frantziako Trelins herrian atxilotutako gizonezkoa Unai Fano hernaniarra dela egiaztatu da. Unai Fano atxilotzeko agindua eman zuen otsailean Baltasar Garzon epaileak, «Batasunaren izenean aritzeagatik hau legez kanpo egonda». Epaileak frogatzat erabili zuen Iruñean Loiolako negoziazioei buruzko hitzaldi batean parte hartu izana, Pernando Barrena eta Patxi Urrutiarekin batean. Atzo mobilizazioak deitu zituzten herrian atxiloketa salatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!