Kontzentrazioa izan zen atzo azken atentatuak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 24a, 02:00

KONTZENTRAZIOA izan zen atzo Plazan, asteburuko atentatuak gaitzesteko eta batez ere Santoñan, Kantabrian, izandako atentatua salatzeko; Luis Conde de la Cruzen heriotza ekarri zuena. Kontzentrazioa PSE-EE, EAJ-PNV, EA, EB eta PPko udal ordezkariek deitu zuten eta eguerdian egin zen.

Hiru atentatu
Guztira hiru bonba-auto jarri ditu ETAk azken egunetan. Aurrenekoa larunbat gauean Gasteizeko Vital Kutxaren eraikinean; bigarrena igande goizaldean Ondarroan, Ertzaintzaren polizia-etxearen aurrean; eta hirugarrena Santoñan, astelehen goizaldean. Atentatu hauen ondorioz hildako pertsona bat eta 16 zauritu izan dira. Kalte materialak ere eragin dituzte atentatuek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!