Euskeraz eroso aritzeko estrategiak lantzeko tailerra, Doberak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 24a, 02:00

euskal hiztunari askotan tokatu zaio eta tokatzen zaio, oraindik orain, tentsio guneak bizitzea euskeraz egin eta parean duenak ez dakielako, erdaraz egiteko eskatu diolako, gaizki erantzun diolako eta abar. Urrian egingo den tailerraren helburua da honelako egoeretan baliabideak izatea gatazka horiei aurre egiteko eta euskeraz eroso aritzeko, edozein delarik ere egoera. Alderdi psikologikotik Tailerrak Taller D’Espai Lingüistic Personal (TELP) du izena eta Ferran Suay eta Gemma Saginesek emango dute, biak ala biak psikologoak. Tailerraren helburua da hizkuntzaren erabileraren gaiari bultzadatxo bat ematea psikologiaren esparrutik.

Gatazkak kudeatzeko eta eroso sentitzeko tresnak
Hauek dira, besteak beste, tailerraren helburuak: hizkuntza gatazkak arrakastaz kudeatzeko erremintak eskuratzea, deserosotasuna alde batera uztea eta egoera desberdin bakoitzean portaera egokiena izatea, aldi berean, egoera guztietan, edozein delarik ere, eroso sentitzeko.

Bi eguneko ikastaroa
Ikastaroa urriaren 3 eta 4an izango da, ostiral eta larunbata; ostiralean arratsaldeko 17:30etatik 21:00etara eta larunbatean goizeko 09:00etatik 13:30etara, Biteri kultur etxean. Ikastaroa Dobera euskera elkarteak antolatu du, horregatik, izena eman nahi izanez gero, Doberako bazkideek eta bazkide diren elkarteetako kideek 25 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 40 euro. Plazak mugatuak dira eta Doberan bertan eman behar da izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!