Mugarriz mugarri ibiltzeko aukera larunbatean ume eta helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 24a, 02:00

urtero garai honetan Mugarri Eguna egiten da Hernanin, Mendiriz Mendi taldeak antolatuta. Hain zuzen, aurtengo mendi buelta larunbatean egingo dute eta urtero bezala, mugaz muga ibiliko dira, umeak alde batetik, helduak bestetik.

Umeak Urdaburun barrena
Umeak Errenteriako Susperregitik abiatuko dira eta Urdaburun azpiko aldetik Ugaldetxorako bidea egingo dute mendiriz mendi. Horretarako goizeko 08:30etan abiatuko dira Urbieta kaletik autobusean. Autobusak Susperregiraino eramango ditu; handik oinez abiatuko dira Malmazarreko gainera eta handik Urdaburu aldera. Indarrak berritzeko hamaiketakoa egiteko aukera ere izango dute. Umeen irteera ikastetxeen bidez bideratuko da.

Helduak Antxistatik
Ugaldetxora Helduek umeena baino buelta luzeagoa eta gogorxeagoa egingo dute. Antxistatik abiatuko dira, Hernanik, Urnietak eta Elduaienek muga egiten duten parajeetatik gutxi gora-behera, Adarraren atzeko bidetik jarraituko dute, eta gazteak bezalaxe, Ugaldetxon bukatuko dute mendi buelta. Antolatzaileek jakinarazi dute beharrezkoa dela mendiko botak eramatea, ibilbidea ez dela erreza eta gogoz ekin behar zaiola. Helduak goizeko 07:30etan abiatuko dira Plazatik eta ez da prezisoa izena ematea, bertara azal-tzea aski da. Hernanitik Antxistarako tartea mendiko ibilgailuetan egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!