Haurrentzako tailerrak gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 23a, 02:00

Astigarragan Euskaraz Bai! astea dute aste honetan, Euskal Gizarte Erakundeen Kontseiluaren 10garren urtemuga dela eta. Ekimen honekin bat egin dute Astigarragako Udalak, AEK Euskaltegiak eta Arantzazuko Ama ikastolak. Egitarauaren barruan gaur haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira, Xagu-Xar taldeak antolatuta. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Joseba Barandiaran plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!