Umeek kalea hartu zuten atzo, garai batean bezala

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 23a, 02:00

Atzo Mugikortasun Eguna izan zen Hernanin; atzoko ekitaldiekin bukatu da aurtengo mugikortasunaren inguruko astea. Joan den astearteaz geroztik, hitzaldia, ipuin kontaketa, kale antzerkia eta automobila eraginkortasunez gidatzeko ikastaroa izan dira, besteak beste.

Kalea jolasleku
Atzo Urbieta kalea itxi eta haurrentzako jolasleku bihurtu zen, garai batean bezala. Korroan, lasterka, saltoka eta jolasean ibili ziren umeak kalea bere eginda.

Pleno berezia
Bestalde, atzo Udaletxean mugikortasunarekin lotutako pleno berezia izan zen. Aurreko ikasturteetan ikastetxeetako umeek Eskola Agenda21en barruan mugikortasunaren gaia landu dute eta udalari proposamenak luzatu; atzo Udalak proposamen horiei erantzuna eman zien.

Argazki lehiaketa
Mugikortasunaren inguruan antolatutako argazki lehiaketako argazkiak ikusgai daude Biteri kultur etxeko sarreran. Bertan dira Ane Lopez, Maite Arrieta, Jose Luis Gomez, Aitor Saizar eta Xabi Ormazabalen lanak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!