Molotoff Irratia programazio berria prestatzen ari da

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 23a, 02:00

MOLOTOFF Irratia (91.8 FM) kurtso berrirako programazioa prestatzen ari da, eta aurreikusitakoaren arabera, urriaren 6an hasiko dira denboraldi berriko programazioarekin. Molotoff Irratiak ateak zabalik ditu irratian saioa egiteko gogoa dutenentzat eta telefono zenbakia eta emaila jarri ditu interesa dutenen eskura: 675 703 276 edo molotoffirratia@euskalnet.net.

Irratiko ekipoa erabiltzen ikasteko ikastaroa
Bestalde, irrati munduan hasi nahi dutenentzat eta bertako mahaia eta gainerako ekipoa erabiltzen ez dakitenentzat ikastaroa antolatu du Molotoff Irratiak. Ikastaroa debalde da eta nahi duenarentzat irekia. Guztira bi saio izango dira, aurrenekoa irailaren 25ean, ostegunean, 19:00etan; eta bigarrena urriaren 1ean, ordu berean. Ikastaroa irratian bertan izango da, Sagastialde auzoko 16garren zenbakian, AMR enpresa parean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!