Udalak 2009 urteko udal aurrekontuak osatzeko prozesu partehartzailea jarri du martxan. Aurreneko bilera bihar izango da. Bertan honako alor hauetako
proposamenak bildu nahi lituzke Udalak: Ongintza, Politika Soziala, Euskara, Kultura, Hezkuntza eta Berdintasuna. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Hurrengo bilera irailaren 30ean izango da eta bertan, Kirola, Zerbitzuak eta Hirigintzarekin zerikusia duten ekarpenak jasoko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!