Hernaniko Futbol Eskolan 2008-2009 denboraldian izen eman nahi dutenek gaur izango dute azken aukera. Futbol Eskola 1997 eta 2002 urte bitartean jaiotako neska mutilei dago zuzendua. Matrikulak 20 euro balio ditu. Eskolara egun batean joanez gero, hilabetean 27 euro ordaindu beharko dira, eta bitan joanez gero 42 euro. Bi anai arrebak edo gehiagok izena emanez gero, %10eko deskontua izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!