Mugikortasun Asteko azken eguna da gaurkoa. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera haurrentzako jolasak izango dira, itxita dagoen Urbieta kalean. Ondoren, 19:00etatik aurrera Hernani eta mugikortasuna argazki lehiaketako sari banaketa izango da Udaletxean. Lehiaketan parte hartu duten bost pertsonen artean banatuko da saria. Atzo berriz, bizikletaz ibiltzeko aukera izan zen eta hernaniarrek ez zuten hutsik egin, Plaza Berrin adin guztietako jende ugari bildu baitzen.