Atzo bukatu ziren Wukro herriari laguntzeko asteburu honetan izan diren Elkartasun Jardunaldiak.
Erantzun ezin hobea
Gustura ageri ziren antolatzaileak. Atzo Atsegindegin izan zen herri bazkarian 185 lagun bildu ziren eta giro ederrean bazkaldu zuten. Hauetaz gain, 20 lagun inguru ere aritu ziren laguntzen. Bazkaldu ondoren, Angel Olaranek Etiopiatik eskerrak emanez bidalitako gutuna irakurri zuten, hona hitz batzuk «Zin egiten dizuet egiten ari zareten guztia balio duela hemengo ume askoren bizitzan zerbait garrantzitsua gertzeko». Jardunaldiak bukatu diren arren, urte osoan zehar izango da Wukro herriari laguntzen jarraitzeko aukera, kontu korronte bat zabalik izango baita.