Garagardo Azokak itxi ditu ‘kañeroak’ datorren urtera arte

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 22a, 02:00

Ostegun arratsaldean hasi zen V. Garagardo Azokak atzo gauean itxi zituen ateak. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.

atzo gauerdia pasata bukatu zen V. Garagardo Azoka. Aurtengoan ere hernaniarrek ez dute hutsik egin eta argi geratu da azokak baduela herrian eta herritarrengan bere lekua. Errugbi Elkarteko antolatzaileek balorazio positiboa egin dute «joan den urtean adinako jende pila ibili da, 4.800 litro garagardo saldu dira gutxi gora behera. Orain helburua, urtetik urtera jende gehiago erakartzea da Errugbi Elkarteari laguntzeko, Azokan ateratzen den diru kopurua haunditzea aurrerapauso ederra izango baita».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!