Amaiur Luluaga anoetarra eta Nerea Lertxundi aiarra txapeldun, atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 22a, 02:00

Aurreneko hernaniarrak, Irati Ugalde eta Amaia Mujika izan ziren, 3. postuan.

Atzo eguerdian jendez gainezka zegoen Gudarien plazan, X. Trikitixa Txapelketa izan zen. Txapeldunak Amaiur Luluaga anoetarra eta Nerea Lertxundi aiarra izan ziren, Errandonea eta Beldarrain bikotearen aurretik. Lehen bikote hernaniarra Irati Ugaldek eta Amaia Mujikak osatutakoa izan zen, hirugarren postuarekin. Hernaniko beste bi bikoteek ere herritarrentzako sariak jaso zituzten.

Kriskitiña taldearen lana

Txapelketa Hernaniko Kriskitiña Dantza Taldeak antolatu zuen eta Andoain, Aia, Anoeta, Zestoa eta Hernaniko sei bikotek hartu zuten parten. Bikote bakoitzak trikitxa eta porrusalda jo zituzten eta fandagoa eta arin arinaren artean aukera egin ahal izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!