jendez lepo zegoen atzo eguerdian Gudarien plaza. Eguraldi bikaina egin zuen goizean goizetik eta asko izan ziren Plazan zegoen Sagar eta sagardoaren festarako bidea hartu zutenak. Azken urteetan bezala, Tolarea Sagardoaren Kofradiak antolatu zuen festa. Goizean goiz hasi ziren txistulariak herriko kaleak alaitzen eta eguerdia hurbildu ahala Plaza jendez betetzen joan zen. Bertara hurbildu zirenek, Hernaniko 12 sagardogileren sagardoa probatzeko aukera izan zuten. Gainera, sagarra bildu eta sagardoa nola egiten den irudikatzen zuten erakustaldi ederrak ere izan ziren. Beraz, beste behin, argi geratu zen herrian sagarrak duen indarrra.