Zoriontsu ibili ziren umeak Karabelgo festa egunean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 21a, 02:00

urtean gutxitan izaten dute arrazoi ezberdinengatik Karabel auzoko umeek elkartzeko aukera. Beraz, atzo bezelako festa egunean ez zuten hutsik egin nahi izan eta izan ziren herritik inguratu zirenak ere. Haur joko ugari izan zituzten: bizikleta lasterketa, txingak, lokotxak biltzea eta abar. Jokoan hasi aurretik, festa eguneko antolatzaileek marrazki eta idazketako sari banaketa egin zuten. Marrazkian Irabazlea Iker Sancho izan zen, bigarren Ander Ortega eta hirugarren Ainhoa Harto. Idazketan irabazlea Mikel Rosell izan zen, bigarren Maria eta hirugarren Naika.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!