Hiru partidu zituen Hernanik asteburu honetan Gipuzkoako txapelketa hasteko, eta bat irabazi du eta bi galdu. Esnalek eta Gorrotxategik erraz irabazi dute Eskoriatzaren kontra 22-8, eta aurten bikote haundia osatzen dutela demostratu dute. Ojuelek eta San Sebastianek 19-22 galdu zuten ostiralean Zumarragaren kontra, eta atzo Noblek eta Zapiainek 11-22 galdu zuten Usurbilen kontra. Asteartean, Aginagako Txapelketako finalerdiak jokatuko dira eta tartean lau hernaniar daude: Esnal-Gorrotxategi/Aizpitarte- Legarreta; Ojuel (ez dago garbi zeinekin) / Lizaso-Pebet. Asteartean, 18:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!