Garagardo Azokaz gozatzeko azken eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 21a, 02:00

gogotsu ekin zioten V. Garagardo azokari ostegunean, bai Errugbi Elkarteko antolatzaileek eta baita hernaniar guztiek ere. Hiru egunetan jende ugari bildu da arratsalde eta gauez Atsegindegiko plazan. Garagardoa hartu eta sagardotegiko menua janez, urtero bezala, momentu ederrak pasa dituzte hernaniarrek. Hala ere, oraindik joan ez direnek edo errepikatu nahi dutenek, izango dute aukera gaur.

Errugbi jokoak eta mus azkarra
Gaur, baita ere, Hernaniko errugbi eskolak antolatuta, errugbiarekin zerikusi zuzena duten jokoak izango dira, Biteri Kultur etxean arratsaldeko 17:00etan. Bestalde, errugbi taldeko beteranoek mus txapelketa azkarra ere antolatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!