Aurrekontu partehartzaileak

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 22a, 02:00

Aste honetatik aurrera Udalak aurrekontu partehartzaileen prozesua jarriko du martxan. Udal Gobernuak hernaniar guztiei parte hartzeko deia zabaldu die. Beraz, proposamenak egiteko aukera irailaren 24an eta 30ean izango dute herritarrek eta proposamen horiek aztertzekoa berriz, urriaren 8an eta 22an. Bilerak Biteri kultur etxean izango dira, aipatutako egunetan, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!