Euskal Gizarte Erakundeen Kontseiluaren 10. urteurrena dela aprobetxatuta, Euskaraz Bai! astea antolatu dute Astigarragan AEK, Arantzazuko Ama eta Astigarragako Udalak. Helburua batetik, Astigarragako herritarrak euskerarekin sentsibilizatzea eta kontzientzia hartzea da, eta bestetik euskeraren inguruan dauden egitasmo, zerbitzu eta aktibitateak ezagutaraztea.
Ekitaldiak
Aste osoan zehar
Kontseiluaren ibilbidea erakutsiko duen argazki erakustaldia izango da Kultur Etxean.
Astelehenean, 20:00etan, Kontseilua 10 urtez bidea irekitzen hitzaldia izango da Kultur Etxeko aretoan. Bertan hiru antolatzaileek proiektuaren aurkezpena egingo dute.
Asteartean, 17:00etan hasita, haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira Joseba Barandiaran enparantzan.
Ostiralean, 14:00etan, panel informatiboa eta ikastolako ikasleek egindako lanen erakusketa izango da.