tolarea Gipuzkoako Sagardoaren Kofradiak antolatuta, aurten ere, Sagarra eta sagardoaren festa izango da Gudarien plazan.
Festan, Henaniko 12 sagardogilek hartuko dute parte: Itxasburu, Goiko-Lastola, Otsua-Enea, Elorrabi, Zelaia, Altzueta, Larre-gain, Rufino, Alberro, Iparragirre, Olaizola eta Akarregi.
Ekitaldi ugari izango dira goizean goiz hasita. 09:00etan kalejira izango da txistulariekin. 10:30etan berriz, sagar eta sagar produktuen erakusketa. Ondoren, 11:00etatik 13:30etara sagardo dastaketa, pintxo eta guzti.
Gainera, sagardo probaketak irauten duen bitartean, 12:00etan alegia, sagarra biltzeko prozesua ikusteko aukera izango da eta 12:30etan sagardoa egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!