Hernaniko Pelota Elkarteko bi bikotek Gipuzkoako binakako Txapelketa partidua izango dute. Bi partiduak Kiroldegiko frontoian jokatuko dira goizeko 11:00etatik aurrera. Jubeniletan partiduan Noble eta Zapiain hernaniarrak Usurbilgo taldeko bikotearen aurka arituko dira. Seniorretan berriz, Esnal eta Gorrotxategi bikotea Eskoriatza taldeko bikotearen aurka arituko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!