Herri bazkaria izango da gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 21a, 02:00

WUkRo herriari laguntzeko Hernaniko talde batek antolatu dituen elkartasun jardunaldiak gaur bukatuko dira. Eguerdiko 14:00etan Atsegindegin egingo den herri bazkarian bilduko dira bai antolatzaileak eta baita aldez aurretik bazkarirako txartelak erosi dituzten herritarrak ere. Atzoko eta gaurko ekitaldien helburua da Wukron (Etiopia) dagoen Angel Olaran misiolari hernaniarrak daraman Jangela Solidarioa proiekturako dirua lortzea. Bazkariko menua honako hau izango da: hasteko paella, bertan egingo dutena, ondoren, oilaskoa eta entsalada, eta azkenik, jardunaldian egindako lan guztia ezin gozoago bukatzeko brazogitano-a.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!